Hilaren 26ra arteko epea dago izena emateko, udalekuetarako zein gazte oporraldietarako.
Pasaiako Udaleko Gazteria Departamentuak jakinarazi du Aldundiak antolatzen dituen haurrentzako udaleku eta gazte oporraldietan izena emateko aukera dagoela herriko HAZeko bulegoetan. Bi kasuetan hilaren 26ra arteko epea dago izena emateko.
Udalekuak 7-13 urte bitarteko haurrentzat dira, Euskal Herriko hainbat tokitan, uztailean eta abuztuko lehenengo hamabostaldian, bai euskaraz eta bai elebitan, zazpi edo hamar eguneko txandetan.
Haurrek banaka edo taldeka eman dezakete izena (gehienez ere 3 haur). Plazak apirilaren 10ean zozketatuko dira notario aurrean. Lehentasuna emango diete aurreko urteetan parte hartu ez duten haurrei.
Zozketaren emaitza eskutitzez jakinaraziko zaie gurasoei; hala ere, nahi izanez gero, barrutietako HAZeko bulegoetan ere galdetu dezakete, akatsen bat egonez gero, erreklamazioa aurkeztu ahal izateko.
Plaza lortzen dutenek aldez aurretik gutun baten bitartez adieraziko zaien dokumentazioa aurkeztu beharko dute aldundian zehaztuko dieten epean. Hori eginda behin betiko matrikulatuta egongo dira. Bestela, eman zaien plazari uko egin diotela joko da.
Gazte oporraldiak
14 eta 17 urte arteko
gazteentzako udalekuak dira, eta uztailean eta abuztuan, euskaraz eta gaztelaniaz, zazpi eta hamar egunetako txandetan egingo dira, Euskal Herriko eta Espainiar Estatuko hainbat tokitan, baina beti ere, ingurune natural erakargarrietan.
Jarduera ugari egingo dute gazteek: abenturazko jarduerak, ur jarduerak, aisialdikoak, festak, gaika antolatutako gau-jaiak….
Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko,
HAZeko bulegoetara jo behar da 8:00etatik 14:00etara; edo 943-344034 telefono-zenbakira deitu