Gipuzkoako Batel Ligako bederatzigarren jardunaldian ere Hibaikako emakumeek lortu dute garaipena.
Hibaikako emakumeak lanean larunbateko batel estropadan. Argazkia: Josu Z
Hibaikarentzat izan da. Gipuzkoako Batel Ligako bederatzigarren jardunaldian ere Hibaikako emakumeek lortu dute garaipena. Larunbatean jokatu zen estropada Lapurdiko urtean, Urdazurin, eta errenteriarrak fin aritu ziren beste garaipena etxera ekartzeko. Hibaika A ontziak 09:25,88ko denbora egin zuen. Batelerek hurbiletik jarraitu zituzten, baina San Juan B ontziari 0:01,75ko errenta atera zioten Hibaikakoek.
Aurreko astean bezala, larunbateko estropadan lehen postua lortuta 12 puntu poltsikoratu ditu errenteriako arraun elkarteak.
Bederatzigarren jardunaldi jokatuta, hirugarren da sailkapen taulan Emakume Seniorren Hibaika A 48 punturekin, San Juan B eta San Juan A ontzien atzetik.