Energiaren Astea eta EIEK Energia Iraunkorrerako Ekintza Planaren berrikuspen dokumentua aurkeztea da bileraren helburua.
Energiaren Mahaiak bilerara deitu du ostegunerako.
Energiaren Mahaiak bilera egingo du ostegunean (hilak 22). Energiaren Astea aurkeztea, eta horren harira herritarrek egindako ekarpenak jakinaraztea, eta EIEK Energia Iraunkorrerako Ekintza Planaren berrikuspen dokumentua aurkeztea da bileraren helburua.
2017an landu zuen udalak dokumentu hori. EIEP planaren helburua 2010. urtean berotegi efektuko gasen (BEG) emisioak gutxienez %20 murriztea da.
Landuko duten bigarren gaia, aurten ekainaren 4tik 8ra bitartean egingo den Europako Energia Iraunkorraren Astea (European Sustainable Energy Week) izango da. Errenteria-Oreretan energia astea antolatzeko asmoa dutela jakinarazi dute, iaz antolatutako lehen asteari segida emateko. Gizartea sentsibilizatzea da aste horren helburua, energia egoki erabiltzeko kontzientzia izateko. Aste horretarako proposamen zehatzak dituzten herritarrei, horiek aurrez bidaltzea eskatu du Energiaren Mahaiak, bilerara bilduko diren kideek berri izan dezaten.
Udaletxeko lehen solairuko bilera gela handian izango da Energia Mahaia 18:00etatik aurrera.