Atzera bota du hildakoen senitartekoek Azpeitiko Udalaren izenean jarritako helegitea.
Segadan hildakoen senideek, eurodiputatuen babesa izan dute Estrasburgora jotzeko erabakian.
Estrasburgoko Giza Eskubideen Europako Auzitegiak atzera bota du 1984. urtean Pasaiako badian hildako Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kideren familiek aurkeztutako helegitea.
Auzia “Estatu espainiarraren barne eztabaidari” dagokiola iritzi dio
Estrasburgok.
Azken ebazpena ikusita, hildakoen senitartekoak eta Azpeitiko Udala Europako Parlamentura edo Nazio Batuen Erakundera jotzeko aukera aztertzen ari dira.