Dantzari Txiki Eguna egin zuten atzo Antxon, Alkartasunaren eskutik. Eguraldiak ez zuen lagundu, eta jarduera guztiak aterpean egin zituzten.
Dantzariak, Ibaiondo pilotalekuan sartzen.
Eguraldiak ez zuen lagundu, eta eguna desitxuratu egin zuen. Baina egin zuten. Alkartasuna Euskal Dantza Taldeak Dantzari Txiki Eguna burutu zuen atzo, Antxoko, Berako Gure Txokoa D
antza Taldeko, Gasteizko Jare D
antza Taldeko eta Galdakaoko Andra Mari Eusko D
antzari Taldeko kideekin. Euria bai, baina giro ederra ere bai.
Eguneko lehen ekitaldia dantza taldeen desfilearena izan zen. Eguraldi makurra dela eta, desfilea Azokatik Ibaiondo pilotalekura egin zuten, ez herri osotik. Han, pilotalekuan, emanaldia egin zuten dantzari txikiek, lepo zeuden harmailetako ikusleen gozamenerako. Dantzarako dohain handia azaldu zuten gaztetxoek.
Antxoko familiekin bazkaldu zuten ondoren Araba, Bizkai eta Nafarroatik etorritako dantzariek. Hori eta gero jolasak eta askaria egin zituzten. Elkartruke ederra Alkartasunak atzorako proposatu zuena.
Hemen, goizeko Ibaiondo pilotalekuko hainbat irudi.