Uxue Arotzena eta Haitz Aranburu oiartzuarrek lortu dute aipamena; Orion jokatu dute saioa, eta 300 ikaslek hartu dute parte
Uxue Arotzena eta Haitz Aranburu Haurtzaro Ikastolakoak, gainerako sarituekin batera.
Pasa den ostiralean jokatu zuten Orion, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketaren barruko Bertsopaper Lehiaketa. Oriokoa bosgarren saioa izan zen, eta 300 ikaslek baino gehiagok hartu zuten parte. Haurtzaro Ikastolako 79 ikaslek parte hartu zuten, Lehen Hezkuntzako hirugarren mailaren eta DBH4en artean. Zehazki, LH4ko Uxue Arotzenak eta DBH1eko Haitz Aranburuk jaso zuten aipamena.
Honako ariketak egin behar izan zituzten: L.H. 3-4, gaia emanda bertso bat edo bi kopla idatzi behar zituzten; L.H. 5-6, gaia emanda bi bertso edo lau kopla; D.B.H. 1-2, gaia emanda bi bertso edo sei kopla; eta D.B.H.3-4, gaia emanda hiru bertso edo sei kopla.