Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Antolaketa eta Etxebizitza sailburuak hitzaldi irekia emango du asteazkenean (hilak 21) Herriko Etxean 19:00etan.
Iñaki Arriola etxebizitza politikaz arituko da.
Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Antolaketa eta Etxebizitza sailburuak hitzaldi irekia emango du asteazkenean (hilak 21) Herriko Etxean 19:00etan. Etxebizitzaren gainean arituko da Arriola Errenteriako PSE-EEk antolatutako kafe tertulia hitzaldi zikloaren barruan.
Bere sailetik egiten ari diren etxebizitza politikaren berri emango duela Arriolak jakinarazi du alderdi sozialistak, eta zehazki, Errenteriarekin zer ikusia duten ekintzen berri emango duela: “Gure herria da Euskal Autonomi Erkidegokoen artean alokairuzko eskaera gehien dituena. gainera, epe laburrean eraikiko dituzte Arramendi eremua gazteei begirako 51 alokairuzko apartamentu”.
Errenteriar guztia deitu ditu PSE-EEk bat hitzaldian parte hartzera.