Iaz Oiartzunen jaio ziren 93 haurretatik 52 oiartzuarrek hartu dute parte ekitaldian; euskaran eta euskal kulturan heztera konprometitu dira
Haurrek senideekin batera hartu zuten parte.
2017an jaiotako oiartzuarrek jaso dute bere komunitatearen ongietorria. Atzo goizean atsolorra ospatu zuten, eta bertan izan ziren iaz jaiotako 93 haurretatik 52. Euskaran eta euskal kulturan hezteko konpromisoa hartu dute gurasoek.
Ekitaldian nahiko aktibo aritu ziren. Karmele Mitxelena eta Dabid Muñoz gurasoek bertso musikatuak eskaini zituzten; Eñaut Leunda eta Olatz Odriozola gurasoek esku soinua jo zuten, bildutako amonek
Haurtxo polita abestia kanta zezaten. Goya Anduaga herriko emagina omendu zuten, baita ere, aurten erretiratuko baita. Lierni Alkortak guraso guztien izenean lore sorta bat oparitu zion.
Jaioberrien zuhaitza ere osatu zuten. Haur bakoitzaren argazkia itsatsi zuten, eta trukean zapi bana jaso zuten. Hamaiketako batekin bukatu zuten 2018ko atsolorra.
Haurren izenak
Honakoak dira iaz jaio ziren oiartzuarren izenak: Vega; June; Galder; Ekain; Maren; Guille; Alain; Markel; Manex; Hegoa; Natanael; Ilargi; Garazi; Izaro; Mattin; Danel; Malen; Aimar; Izaro; Markel; Ane; Elaia; Amalur; Argia; Irai; Mara; Ur; Intza; Oinatz; Ariane; Aitana; Ibai; Ibai; Aia; Ani; Laia; Yuri; Irai; Haritza; Gexan; Yan Bernard; Gabal; Aira; Jule; Nahia; Ur; Amaiur; Alain; Zuhain; Iraitz; Julen; Inna; Aia; Ekain; Aretz; Osarodion; Marc; Arai; Julen; Beñat; Nahia; Oihan; Maddi; Maddi; Anje; Maialen; Uxue; Ane; June; Elur; Elene; Aner; Kimetz; Aner; Elur; Maddi; Anetz; Lucas; Udane; Lea; Mary; Nora; Aitana; Alain; Egiar; Elene; Ibai; Peru; Uxue; Nur; Izar; Enara eta Eimer Ibai.