Albaola bisitatu nahi dutenek, lan egunetan, txalupa zerbitzua izango dute aukeran.
Txalupa zerbitzua beharrezkoa izango da Albaola bisitatzeko.
Ondartxoko pasealekua itxi egingo dute bihar, urbanizazio lanak direla eta. Ondorioz, Albaola Itsas Kultur Faktoria bisitatu nahi dutenek, asteartetik ostiralera, txalupaz joan beharko dute ontziolaraino maiatza erdialdera bitartean.
Horregatik, asteartetik ostiralera doaneko motora zerbitzua egongo da San Pedroko ontziralekutik Alaboolara, ordutegi etenik gabe, 09:45etik 14:15era eta 14:45etik18:15era.
Zerbitzua eskainiko duen ontziak Albaolako bandera bat eramango du erabiltzaileek erraz ezagutu dezaten.
Asteburu eta jaiegunetan zabalik
Asteburuetan eta jaiegunetan oinezkoen bidea zabalik egongo da, baita Aste Santuko egunetan ere. Beraz, ohiko ontzi zerbitzua ere normaltasunez ariko da asteburuetan eta jaiegunetan, aurretiaz erreserbarekin eta ohiko prezioan: 2,5 euroan soilik joanekoa erostekotan eta 3,5 euroa joan-etorriko txartela. Erreserbetarako Itxaszerbi-ra deitu behar da 630448813 telefono zenbakira.
Aste Santuko opor egunetan, gainera, Albaolaren arratsaldeko ordutegia luzatu egingo dute, 15:00etatik 19:00tara. Jaiegun horien ondoren eta maiatzak erdialdera arte, berriz, 15:00etatik 18:00etara murriztuko dute.
Unesco Sarea, Albaolan
Izaskun Gomez alkatea eta Albaolako buru Xabier Agote harrera egin diete sereko kideei.
Bien bitartean, Itsas Kultur Faktorian lanak ez du etenik. Gaur hemeretzi elkartetako ordezkariak elkartu dira bertan, EHUS-Euskal Herriko Unesco Sarearen 4. Topaketan.
Euskal herriko Unescoko sarean erakunde pribatu eta publikoak elkartzen dira, lan boluntario baten bitartez Unescori ekarpena egiteko. Batzarrean 2030 urterako zehaztu dute Nazioarteko Agendaren bueltan aritu dira lanean, garapen iraunkorrerako hamazazpi helburu zehazteko lanean.