Oihana Garmendia, Miren Zabaleta, Antton Lopez Kubati eta Olatz Dañobeitia atxilotu ditu Guardia Zibilak gaur goizean. Intxaurrondoko kuartelera eraman dituzte eta Garmendia eta Zabala aske utzi dituzte deklarazioa hartu ostean.
Oihana Garmendia Intxaurrondoko kuarteletik ateratzen.
Oihana Garmendia, Miren Zabaleta, Antton Lopez
Kubati eta Olatz Dañobeitia atxilotu ditu Guardia Zibilak
gaur goizean. Intxaurrondoko kuartelera eraman dituzte eta laurak aske utzi dituzte deklarazioa hartu ostean. Laurei “terrorismoa goratzea” leporatu diete, eta Belen Gonzalez Peñalba ETAko kide ohiari hil ondoren joan den azaroan Lazkaon egin zioten omenaldi ekitaldiarekin daude lotuta atxiloketak.
Espainiako Barne Ministerioak
Aurresku-Carmen operazioaren barruan kokatu ditu atxiloketa horiek.
Kalera Kalera dinamikako bozeramaileak dira Garmendia eta Kubati, eta Sortuko Nafarroako arduradun politikoa Zabaleta.
Atxiloketak salatzeko eta haien gaineko berri gehiago zabaltzeko, batzar informatiboa deitu dute gaur 19:30ean Errenteria-Oreretako Herriko Plazan.
Oiartzunen elkarretaratzera deitu du Kalera dinamikak
Bakearen eta askatasunaren alde ez gaituzue geldituko leloarekin. 19:30ean izango da Done Eztebe plazan.