EMKE Errenteria Musikal Kultur Elkarteko Musika Bandak kontzertua emango du Jesusen Bihotzaren Zahar Etxean.
Koldo Mitxelenako jolastokian Musika Bandak emandako kontzertu bat.
EMKE Errenteria Musikal Kultur Elkarteko Musika Bandak kontzertua emango du Jesusen Bihotzaren Zahar Etxean. Urtero eskaintzen die bandak kontzertua adinekoei, eta aurten igandean egingo du emanaldia, hilaren 25ean.
Musika baliatuta, adinekoen bizitzaren pasarteak gogora ekarri nahi ditu bandak, eta egitaraua horretara moldatu du. Carlos Rodriguez Albisturrek zuzenduta,
El gato Montes Manuel Penella Morenoren pasodoblea, Vicente Lleo Balbestreren
La corte del faraon, Felix Mendelsshonen
El sueño de una noche de verano, eta G Bizzet eta R.A de Santiagoren
L´Arlesienne lanen pasarteak joko ditu bandak.
Emanaldia 12:00etan izango da.