Aurtengoa, gainera,berezia izango da, lehenengoz egingo baita lehiaketa online madalenen irudia bilakatuko dena aukeratzeko.
Madalenen aurtengo irudiaren bila hasi dira.
Madalenak iragarriko dituen kartel bila hasi dira dagoeneko. Aurtengoa, gainera,berezia izango da, lehenengoz egingo baita lehiaketa
online madalenen irudia bilakatuko dena aukeratzeko. Aurkeztutako lanak originala behar du, eta parte hartzaile bakoitzak bi kartel aurkezteko aukera izango du. Aurten ere, edozein teknika onartuko du epaimahaiak: marrazkia, argazkia, collage edo antzekoak erabili ahalko dira.
Ezinbestekoa izango da, kartelek Errenteria-Oreretako jaiekin zerikusia izatea, eta berdintasuna zein aniztasuna irizpideak aintzat hartzera deitu du Kultura departamentuak. Madalenak 2018 idatziz azaldu beharko du, eta Errenteriako Udala, Kultura Kreaktiboa eta Madalenen logotipoak txertatu beharko dituzte egileek kartelean, (
hemen deskarga daitezke).
Kartelak maiatzaren 11ra arte aurkeztu daitezke Herri Bizia webgunean udalak sortu duen atal berezian. Irabazlea berriz, maiatzaren 31n hautatuko du epaimahaiak. Originaltasunari erreparatuko dio, baita diseinua, konposizioa eta egokitasunari ere. Irabazleak, 850 euroko saria jasoko du, baina ez da banatuko den sari bakarra, izan ere, Herri Saria ere izango da. Aurkeztutako lanen artetik, 50 aukeratu eta Xenpelar Etxean jarriko dituzte maiatzaren 25etiik ekainaren 2ra bitartean eta herritarrek erabakiko dute zein den onena. Boto gehien jasotzen dituen kartela, maiatzaren 31n jakinaraziko dute, eta egileak madalenetako herri bazkarirako bi gonbidapen jasoko ditu.
Lehiaketaren oinarriak