Martxan da gaurtik TAO sistema berria. Berritasunekin dator, gainera.
Gaur jarri dute martxan TAO zerbitzu berria.
Martxan da gaurtik TAO sistema berria. Berritasunekin dator, gainera. Aldikako TAO txartela birtuala izango da, sakelako telefonoarekin ordaindu ahal izango da, eta beraz, urte osoko titulurik ez duten erabiltzaileek aukera izango dute tasa ordaintzeko eskuko telefonoaren bidez,
El Parking izeneko aplikazioarekin. Aplikazio hori, gainera, Errenterian erabiltzeaz gain, Donostian eta Irunen ere erabiltzea izango dute. Aplikazio hori erabilita, ibilgailua aparkatua dagoen lekutik kentzerakoan ordaindutako zenbatekoa doitu ahalko dute erabiltzaileek, benetan erabili den denboraren arabera.
Tasa kaleko makinetan ordaintzen duten erabiltzaileek, gainera, ez dute nahitaezkoa izango txartela autoan jartzea.
Lehen hamabost minutuak doakoak izango dira, aurrerantzean, baina kontuz, doan izanik ere, gidariek, ibilgailuaren matrikularen datuak sartu beharko dituzte
El Parking aplikazioan edota kaleko makinen bidez, bestela ibilgailua arauz kontra aparkatuta dagoela joko baitute.
Sistema berriarekin ibilgailuen erdiguneko zirkulazioaren kudeaketa hobetuko dela uste du udalak.