Parte hartzeko baldintzak Errenterian bizitzea edo Errenterian Lehen Hezkuntza, DBHn, Batxilergoan edo Lanbide Heziketan aritzea, eta aurkeztutako lanak jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izatea dira.
Iaz sariak lortu zituztenak, udaleko ordezkariekin. Argazkia: Herri Bizia.
Madalen Sariak antolatu ditu hogeita hamaikagarrenez Errenteriako Udalak. Lehiaketaren helburua, haur eta gazteen artean euskaraz idazteko ohitura sustatzea dago. Parte hartzeko baldintzak Errenterian bizitzea edo Errenterian Lehen Hezkuntza, DBHn, Batxilergoan edo Lanbide Heziketan aritzea, eta aurkeztutako lanak jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izatea dira.
Hiru ataletan banatu dute lehiaketa eta horren arabera, lehenengoan Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloko haurrek hartu dezaekte parte; bigarrenean, DBH1 eta 2. mailako ikasleek; eta hirugarrenean, berriz, DBH 3 eta 4. mailako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleek. Poesia sailean, lehenengo mailakoek 24 lerro idatzi beharko dituzte; bigarren mailakoek, 32; eta hirugarren mailakoek, 40 lerro. Prosa sailean, berriz, gehienez bi lerro idatzi beharko dira.
Sariei dagokionean atal eta saila bakoitzeko hiru sari banatuko dituzte. Lanak, hilaren 13aren 14:00ak arte aurkeztu daitezke Errenteriako Udalaren Erregistro Orokorrean edota
posta elektronikoz, eta informazio gehiago behar dutenek Udal Hizkuntza Politika Departamentura jo dezakete edo 943 44 96 13 telefono zenbakira deitu.