Herrian zehar poltsa konpostagarriak banatzeko makinak jartzeko asmoarekin jarraitzen du udalak eta horren harira, aste honetan Erdialdeko auzoan seigarren makina jarri du.
Poltsa konpostagarriak banatzeko makina jarri dute udaletxean.
Herrian zehar poltsa konpostagarriak banatzeko makinak jartzeko asmoarekin jarraitzen du udalak eta horren harira, aste honetan Erdialdeko auzoan seigarren makina jarri du. Udaletxean kokatu du zehazki seigarren makina hori.
Poltsak eskuratzeko, txartel elektronikoa makinak duen irakurgailu elektronikora hurbildu beharko dute erabiltzaileek. makinek, 40 poltsa konpostagarriko bilkari bat banatzen dute dohainik sarbideko, hamar asterako, eta makinaren pantailan agertzen den mezuak adieraziko dio erabiltzaileari zein datatan hartu ahalko dituen poltsak berriro. Izan ere, hamar aste horiek baino lehenago ez dizkio poltsa konpostagarriak berriz ere banatuko.
Ingurumen sailetik gogorarazi dute txartel elektronikoa erabili behar dela hondakin organikoen poltsa edukiontzira eramaten den aldiro, nahiz eta momentu horretan edukiontzia ondo itxita ez egon, bestela ezinezkoa baita kontrolatzea zenbat eta nola erabiltzen den. Halaber, edukiontzi horretan poltsa konpostagarriak soilik erabili daitezkeela nabarmendu du.
2015eko martxoan jarri zuen udalak bosgarren edukiontzia, marroia, Errenteriako kaleetan. Helburua, gaikako bilketa eta frakzio organikoaren birziklapena orokortzea zen. Poltsa konpostagarriak doan banatzen ditu udalak eta 2016an, haiek jasotzeko makinak instalatzen hasi zen udalerrian. Une honetan, zehazki, Beraunen, Iztietna, Galtzarabordako kiroldegian, Kaputxinoetan, eta udaletxean daude jarrita makinak.