Udalak txostena egitea beharrezkoa ikustekotan, eskumena duen organoaren aurrean eskaera egin dezala eskatu dio Eguzkik.
Ingurumen inpaktua egitea beharrezkoa den argitzeko eskatu dio udalari Eguzkik.
Arramendin ingurumen inpaktuaren ebaluazio txostena beharrezkoa den argitzeko eskatu dio Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearrak udalari. Izan ere, Arramendi Sektorearen Plan Bereziaren lehen aldaketak, eremu horretan aurreikusita zegoen eraikinaren erabilera aldatu zuen, “erabilera berriak eta horri lotutako jarduerak aurreko baldintzak aldatu dituzte, eta gure ustez, ebaluatu beharko liratekeen eragin negatiboak sor ditzakete ingurumenean”.
Arremendiko parkeak, Ondare Naturala eta Biodibertsitatea Hobetu eta Zaintzeko Udal Estrategiarekin bat etorriz, bere biodibertsitatea hobetzeko eta handitzeko jarduerak proposatzen dituela nabarmendu du Eguzkik, ” eta erabilera berri horrek izan dezaken eragin maila ezagutzeak finkatutako ingurumen helburuak lortzeko beharrezkoak diren neurriak ezartzen lagunduko du”.
Udalak txostena egitea beharrezkoa ikustekotan, eskumena duen organoaren aurrean eskaera egin dezala eskatu dio Eguzkik, “organo horrek, aipatutako ingurumen inpaktuaren ebaluazio txostena egiteko beharrezkoak diren tramiteak has ditzan”.