Hamar partida jokatu dituzte Madalensoron; sei partidetako garaileek fasez pasatzea lortu dute, eta besteek itxoin beharko dute
Zutik, Lopategi, Eziolaza, Mun?iz, Gametxo, Toledo epailea, Perez anaiak, Urien eta Tejedor. Makurtuta, Enbil, Otxoa, Pujana eta Pagoaga.
Pasa den asteburuan Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiko hamar partida jokatu zituzten Madalensoro pilotalekuan. Horietako asko —gehienak— oso orekatu eta lehiatuak izan ziren.
Lau partida 25-24ko markagailuarekin bukatu zituzten. Partidarik nabarmenetako bat izan zen Gizonen Hirugarren Mailako Ortega eta Roteta oiartzuarrek jokatu zutena. Norgehiagoka osoan atzetik joan ziren, eta azken momentuan buelta eman zioten markagailuari, Lizaso eta Etxaberi irabazteko.
Gizonen Lehen Mailan, berriz, Arriaga eta Undak tanto bateko aldeagatik gainditu zituzten Aizpuru eta Dagerre. Izerdi asko bota zuten partidan, ordu eta erdi iraun baitzuen.
Bestalde, emaitza hori izan ez zuten gainontzeko partidetako irabazleek aurrera egingo dute. Galtzaileak tanteoaren zain geratuko dira. Honakoak izan ziren emaitzak:
Emakumeen Txapelketa
- Rodas-Arrillaga / Urien-Tejedor: 25-6.
- Zubieta-MItxelena / Lopategi-Eziolaza: 24-25.
Gizonen Hirugarren Maila
- Maneiro-Aizkorreta / Alegria-Urigoitia: 25-19.
- Lizaso-Etxabe / Ortega-Roteta: 24-25.
- Pujana-Pagoaga / Enbil-Otxoa: 24-25.
- Aierbe-Gartzia / Diaz-Odriozola: 25-19.
Gizonen Bigarren Maila
- Irazustabarrena-Murgiondo / Igoa-Gamio: 22-25.
- Iriarte-Gamio / Landa-Juanikorena: 25-14.
- Muñiz-Gametxo / Perez-Perez: 25-16.
Gizonen Lehen Maila
- Aizpuru-Dagerre / Arriaga-Unda: 24-25.
Bestalde, Oiarpe pilota elkarteko pilotariek hamabi partida jokatu zituzten pasa den asteburuan. Horietatik seitan nagusitu ziren oiartzuarrak. Emaitzak ikusteko,
sakatu esteka hau.