Pontikan prest dute txupina

Ostiralean hasiko dira jaiak Pontika azuoan.

Heldu dira auzoetako jaiak, eta Pontika izango da horien aroa zabaltzeko arduraduna. Txupina prest dute auzotarrek, izan ere, ostiralean hasi eta hilaren 25era arte egitarau zabala prestatu dute.  Tailerrak, musika, buruhandiak, erakusketak, dantza emanaldiak, puzgarriak eta apar festa antolatu dituzte, besteak beste.

Txupinazoak 17:30ean hasiko ditu auzoko jaiak, eta San Marko egunean, hilaren 25ean, zezen suzkoak jarriko die ginga aurtengo Pontikako jaiei.

Egitaraua

Hilak 20, ostirala

  • 17:30 Txupinazoa eta jaien hasiera.
  • 17:45: Buruhandien lehenengo irteera.
  • 18:30: Ping pong eta futbolin txapelketa bikoteka.
  • 19:00: Muxikoak Lore Toki emakumeen elkartearen laguntzari esker.
  • 19:30: Sardina jate erraldoia.
  • 20:30: Buruhandien azkeneko irteera.
  • 23:00-02:00: Berbena  Euforia Kultural elkartearen eskutik.
  • 02:00-04:00: DJa eta musika.

Hilak 21, larunbata

  • 10:30: Buruhandiak
  • 11:00: Playstation txapelketa Eureka gazte lokalean.
  • 11:30: Marrazki lehiaketa.
  • 12:30: Haurren bingoa.
  • 16:00: Tute txapelketa.
  • 17:00. haurrentzako askaria.
  • 17:45: Dysney ikuskizuna, pertsonaia guztiekin. Musika eta dantza emanaldia Eurekaren eskutik.
  • 19:15: Herri bingoa.
  • 20:30: Buruhandiak.
  • 23:00-03:30: DJ I+D

Hilak 22, igandea

  • 10:30: Eskulan erakusketa Lore Toki emakumeen elkartearen eskutik.
  • 11:00: Buruhandiak.
  • 11:15: Haur Jolasak.
  • 12:00: Amulleta danbor kofradiaren erretreta.
  • 12:30: Zinta lasterketa. Zinta bakoitzak saria dauka.
  • 13:00: Toka eta bote saioa auzotarrentzat.
  • 16:00: Mus txapelketa.
  • 16:30: Buruhandiak.
  • 17:30. Inauterietako desfilea.
  • 18:00. Dantza erakustaldia, Oliber Nestar Dantza Eskolaren eskutik.
  • 20:30: Buruhandiak.

Hilak 23, astelehena

  • 17:00: Puzgarriak.
  • 17:30: Buruhandien lehen irteera.
  • 18:00: Eskulan tailerra.
  • 20:00: Buruhandiak.

Hilak 24, asteartea

  • 17:30: Apar festa.
  • 19:30: Txokolate jatea.
  • 20:00: Buruhandiak.

Hilak 25, asteazkena

  • 12:00: Meza eta kanpai dangada auzoko patro eta hildakoen omenez.
  • 13:00: Herri bazkaria eta dantzaldia.
  • 19:30: sari banaketa.
  • 21:00: Zezen suzkoa jaiak amaitzeko.

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Albiste irakurrienak

Send this to friend