Hiru fasetan egingo dituzte lanak, eta trafikoari eragingo diote; zati bakoitzeko interbentzioek hiruzpalau hasteko iraupena izango dute
Irisgarritasuna hobetu nahi dute.
Oiartzungo Udalak
Iparralde etorbidea berrantolatzeko lanak hasi zituen martxoaren 5ean. Ingurua berritzeko lehen pausoa izan zen. Datorren astelehenean hasiko dute hurrengo fasea: Legarreako maldako irisgarritasuna hobetzeko obrak egingo dituzte. Hori dela eta, trafikoan aldaketa batzuk egongo dira, eta bidea zatika itxiko dute. Datorren astelehenean, hilak 23, maldaren hasiera itxiko dute.
Lanek hiru fase izango dute, eta bakoitzak hiruzpalau asteko iraupena izango dute. Fase bakoitzean obretan ari diren eremuak trafikoari itxita egongo dira. Lehenengo bi faseek irauten duten bitatean, ibilgailuek Fraileen Bidetik —Gurutzetik— joan beharko dute.
Horrekin lotuta, Oiartzungo Udalak planotxo bat ezagutarazi du, fase bakoitzak zein zatiri eragiten dion jakinarazteko. Ikusteko,
egin klik estekan.