Poza agertu du bozeramaile jeltzaleak udalak eta aldundiak aste honetan sinatu dute hitzarmenarengatik.
Pasaiako EAJk poza agertu du Pasaiako Udalak eta aldundiak aste honetan sinatu duten
hitzarmenaren harira. EAJren Pasaiako bozeramaile Nahikari Oterminek adierazi duenez, “alderdiak legealdi honetan Pasaiarekin eta pasaitarrekin hartutako konpromisoak” berresten du hitzarmenak, “herritarren bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzeko ekimen zehatzak jasotzen dituelako”.
Oterminek ustez, agintaldi honetan lortu dute “hitzetatik ekintzetara” jauzi egitea “EAJk erakunde guztietan azaldutako konpromisoarengatik”.
Martxan direnak eta egiteko daudenak
EAJren arabera hitzarmenean aurreikusitako 700.000 euroekin ondoko lanak finantzatu dira: Donibaneko gaztelekuaren lekualdaketa; Trintxerpeko igogailuen sarbideen hobetzea, gizarte larrialdietarako pisu baten egokitzea, San Pedroko Gran Sol kaleko berriztatze lanak, eta Antxoko parrokiaren fatxada eta topoko arkupeen txukunketa.
Martxan dauden lanak ere gogorarazi ditu Oterminek, Herrera eta Trintxerpe arteko igarobidea eta Ondartxoko pasealekuaren leheneratzea nabarmenduta, eta aurreikusiak dauden beste hainbat gogorarazi ditu, tartean, lonjaren estaldura eta San Pedroko Arraunlari kaleko berriztatzea.
Enpresa parkea eta Adinberri zentroa aipatu ditu baita ere bozeramaile jeltzaleak, Hospitalilloan eraikiko dute zaharren etxeari erreferentzia eginez.