Joan den larunbatean Baigorrin izan ziren Zariatxo abesbatzako abeslariak emanaldia egiten.
Zaria Koru Eskolako abeslariak Baigorrin emanaldia egiten. Argazkia: Zaria Koru Eskola.
Etenik ez du Zariatxo abesbatzak. Oraingoan Baigorrin izan da eta larunbatean bertako elizan egindako emanaldia jende ugarik jarraitu zuen, baita txaloz erantzun ere Zaria Koru Eskolako abeslari gazteen kontzertua.
Pozik dira Donibane Garzi eta inguruetako abeslariekin egindako lanarekin. Izan ere Zaria Koru Eskolako 60 abeslariek Ipar Euskal Herriko 100 abeslariekin koru tailerra egin dute Zaria Koru Eskolako Imanol Elizasuk gidatuta.