Brontzea irabazi dute HIbaikako seniorrek, eta zilarra kadeteek.
Bi bandera irabazi ditu San Juan Koxtape Arraun Elkarteak asteburuan Legution jokatu den Euskadiko Txapelketan, biak emakumeen eskutik. San Juango emakumeak azkarrenak izan dira Senior eta Gazteen Mailan, estropada ikusgarrietan. Seniorrek 8 segundoko aldea atera diote bigarren lekuan sailkatutako Getxo Arraun elkarteko batelari, eta 14 segundokoa Hibaikari. Errenteriarrak brontzea irabazi dute Euskadiko Txapelketaren kategoria nagusian.
Gazte Mailako emakume sanjuandarrek, bere aldetik, sei segundoko tarteaz irabazi zioten Kaikuri, eta 17 segundoko aldeaz Tolosari.
Gizonezko seniorrek ez dute arraun egin Legution, ez sanjuandarrek, ezta Hibaikakoek ere. Zierbenak irabazi du Euskadikoa, eta Donostiako Kaiarriba izan da hirugarren, Itsasoko Amaren atzetik.
Mutil kadete arrosak, bere aldetik, laugarren izan dira, haien aurretik eta hurrenez hurren sailkatutako Itsasoko Ama, Deustu eta Bermeorekin lehia estu eta ikusgarrian.
Kadeteen Mailan baina emakumeetan, Hibaikako neskak bigarren helmugaratu eta zilarra irabazi dute Euskadikoan, txapeldun izan den Zumaiatik bi segundora.
Haurretan, azkenik, Koxtapeko neskak bigarren izan dira, Ondarroaren atzetik hiru segundora.
Finalak
Kontsolasiozkoa