Beste bi emakume hil ditu indarkeria matxistak. Joan den ostiralean Gasteizko Lakua-Arriaga auzoan gizon batek emazte ohia eta haren ama hil zituen.
Indarkeria matxistak beste bi emakume hil dituela salatuko dute gaur.
Beste bi emakume hil ditu indarkeria matxistak. Joan den ostiralean Gasteizko Lakua-Arriaga auzoan gizon batek emazte ohia eta haren ama hil zituen. gertakari larria salatzeko elkarretaratzera deitu du Oreretako Mugimendu Feministak gaur 19:30ean Niessen merkatalgunearen sarreran. Hildako bi emakumeen senideei babesa erakustearekin batera, indarkeria matxistarik ez dutela onartuko esango dute ozen bildutakoek.
Estatistika ofizialen arabera, 919 emakume hil dituzte Espainiako Estatuan 2003tik. Hego Euskal Herrian 45 emakume hil dituzte epe berean.
Oreretako Mugimendu Feministak herritar guztiak deitu ditu arratsaldeko elkarretaratzean parte hartzera.