San Markoko Igoera egin zuten atzo, 11,6 kilometrokoa. Helmugara iritsi ziren 91 kirolarien artetik, Ivan Blanes eta Lurdes Oiartzabal azkarrenak.
Ivan Blanes, gizonetan garaile izan zena. (Argazkia: Carrera).
Atzo egin zuten San Markoko Igoeraren ekitaldi berri bat. Bertan irabazle, gizonetan eta emakumeetan hurrenez hurren, Ivan Blanes nafarra eta Lurdes Oiartzabal lezoarra izan ziren. Orotara, 91 izan ziren Herriko Plazatik gotorlekuraino zeuden 11,6 kilometroak egin zituztenak. Errenteriako Atletismo Taldeak antolatu zuen, beste behin, azken urteetan ibilbidea luzatu duen mendiko lasterketa klasikoa.
Blanesen ondoren Ibai Makazaga eta Alberto Gonzalez errenteriarra iritsi ziren helmugara. Emakumeetan, Oiartzabalen atzetik, Amaiur Iglesias errenteriarrak eta Maialen Gurrutxaga andoaindarrak osatu zuten podiuma.
Nabarmentzekoa da Lurdes Oiartzabalek Oarsoaldean aurten jokatu diren mendiko lasterketa guztiak irabazi egin dituela, atzokoa, nahiz
Lezo-Jaizkibel mendi lasterketa, edo
Donibaneko Mitxintxolakoa. Atzerago eginez, iazko urrian,
Oiartzungo Urkabeko Igoera bere egin zuen kirolariak. Hortaz, aurtengo eskualdeko mendi lasterketetan pokerra egiteko
Oiartzungo Intxixu Trail besterik ez du falta; ekainaren 9an da, eta ikusi beharko da lezoarra partaideen zerrendan izango ote den;
bertarako izen ematea zabalik dago.
Lurdes Oiartzabal, helmugara iristen. (Argazkia: Carrera).
Jarraian, gizonen eta emakumeen podiumak, eta sailkapen osoa ikusteko lotura:
Gizonen podiuma
- Ivan Blanes (Berriobeiti, Nafarroa) 54:11
- Ibai Makazaga (Orio) 55:29
- Alberto Gonzalez (Errenteria-Orereta) 56:20
Emakumeen podiuma
- Lurdes Oiartzabal (Lezo) 1:03:29
- Amaiur Iglesias (Errenteria-Orereta) 1:08:15
- Maialen Gurrutxaga (Andoain) 1:10:46.
Sailkapen oso-osoa ikusteko,
sartu hemen.
Korrikalariak, indarrak berreskuratzen. (Argazkia: Carrera).