Segurtasun Sailaren arabera, hainbat substantzia estupefazienteetan positibo eman zuen gidariak.
Ertzaintzak atxilotu egin du bide segurtasunaren aurkako delitua leporatuta.
Kontrako norabidean zihoan gidari bat atxilotu zuen Ertzaintzak atzo. Goizeko zazpietan atxilotu zuten 49 urteko gidaria Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, bide segurtasunaren aurkako delitua leporatuta.
Gidaria kontrako norabidean zihoala ikusita, Ertzaintzak autoa gelditzeko adierazi ziotela erantsi du Segurtasun Sailak, “agenteak ohartu ziren gidariak ezin zuela autoarekin maniobrarik egin eta gelditu”. Segurtasun Sailaren arabera, hainbat substantzia estupefazienteetan positibo eman zuen gidariak.