Iazko azaroaren 6an badia inguratu zuen giza katearen aurkezpena Torreatzen.
San Pedroko Gure esku Dago hasia da lanean ekainaren 10eko giza katera begira. Ekitaldiaren aurkezpena egin zuten lehenik, eta dagoeneko hasiak dira parte hartzaileen izenak biltzen. Taldeko arduradunek jakinarazi dutenez, ekainaren 10era bitartean astebururo irtengo dira frontoira, mahairekin, herritarrek izena emateko aukera izan dezaten.
Horrez gain, giza katera deitzeko herri argazkia aterako dute maiatzaren 4ean, 18:00etan, frontoian bertan,
Ni banoa. Eta zu bazatoz? lelopean. Herritarrei Gure Esku Dago-ren elastikoak jantzita bertaratzeko eskatu diete, eta zapiak unean bertan banatuko dituztela iragarri dute.