Banakakoan 50 metro egin beharko dituzte estilo librean parte hartzaileek, eta erreleboetan arituko direnek berriz, berrogeita hamarna metroko lau errelebo.
Galtzaraborda kiroldegiko igerilekua
Master Igeriketa Txapelketaren bigarren aldia egingo dute larunbatean Galtzarabordako igerilekuan BeOne Serviociok antolatuta udalaren laguntzarekin. Banaka eta erreleboka banatu dute proba. Banakakoan 50 metro egin beharko dituzte estilo librean parte hartzaileek, eta erreleboetan arituko direnek berriz, berrogeita hamarna metroko lau errelebo. 16:00etan hasiko da txapelketa.
18 urtetik gorakoei zuzenduta dago txapelketa eta doakoa izango da parte hartzea Errenteriako udal kirol instalazioetan harpidetuta daudenentzat. Harpidedun ez direnek, berriz, 5 euro ordaindu beharko dituzte parte hartzeagatik. Izena emateko Galtzarabordako Kiroldegiko harrerarajo behar dute inetersdunek edota 943 4496 91 telefono zenbakira deitu. Fanderiako igerilekuaren harreran ere izena emateko aukera dago, baita 943 34 44 23 telefono zenbakira deituta.
Lehiaketa dela eta, Galtzarabordako igerilekua itxita izango da 15:30etik 17:30era. gainontzeko instalazioa zabalik izango da ohiko ordutegian, eta bazkideek zein gainontzeko erabiltzaileek Fanderiako igerilekua erabili ahal izango dute.