Sei talde, Lezoko Dantzari Txiki Egunean
Dantzari Txiki Eguneko egitaraua 11:30ean hasiko da: sei taldeetako kideek desfilea egingo dute herritik zehar. Dantzaldi nagusia, 13:00etan, Saldisen.
- 11:30ean, Lezoko kaleetatik desfilea hasiko dute dantza taldeek. Hiru geldialdi egingo dituzte dantza egiteko.
- 13:00etan, Karlos Saldise plazan, emanaldi nagusia. Dantzari guztiek Agurra eta Agintariarena dantzatuko dituzte, eta ondoren, talde bakoitzak bere tartea izango du. Bukaeran, denek batera fandangoa eta arin-arina dantzatuko dute.
- Ondoren, Bekoerrota kiroldegian bazkaria; otordua egindakoan, Herri Eskolako patiora joango dira haurrak hainbat jokotan parte hartzera.
- 17:15, Dantzari Txiki Eguna bukatutzat emango dute.