Intxaurrandieta eta Igor Meltxor izango dira hizlariak. Besteak beste, zenbait ustelkeria kasu eta errauste plantaren afera izango dituzte hizpide.
Ainhoa Intxaurrandieta bihar epaituko dute, Iñaki Errazkinekin batera.
Ainhoa Intxaurrandieta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko lehendakaria zela, eta Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen Diputatua, Zubietako errauste planta geldiarazteagatik epaitu zituzten joan den apirilaren 12an. Errauste planta gelditzeak eragindako gastuak ondasun pertsonalarekin erantzuteko eskatzen diete, 41 eta 100 miloi euro arteko zigor eskaera egin dute.
Intxaurrandieta eta Errazkini babesa erakusteko,
Angula Ustelak elkartasun bira egiten ari dira, eta hilaren 10ean Errenteria-Oreretara helduko da.
Intxaurrandieta bera eta Igor Meltxor kazetaria izango dira hizlariak, eta besteak beste, Gipuzkoan abiatutako zenbait ustelkeria kasu eta horien aurrean komunikabideek nahiz politikariek erakutsitako jarrera, eta errauste plantaren aferaren kronologia izango dituzte hizpide. Hitzaldia Xenpelar Aretoan izango da 19:00etan hasita.