Julen Mendoza eta Naiara Zamarreño gaur ETB-n

Julen Mendoza ETAk hildako PPko zinegotzien senideekin udalak joan den urteko ekainean egindako omenaldian. Bere ondoan Naiara Zamarreño.

ETAk bere desagerpenaren ondorengo elkarbizitzaz mintzatuko da  ETB1eko Ur Handitan saioa gaur 22:30etik aurrera. Gaurkoa,  Elkarri Begira goiburuarekin ETBko saioak egingo duen bi programetako lehena izango da. Errenteria hartu du saioak erreferente, eta zehazki Julen Mendoza alkatea eta Naiara Zamarreño, ETAk hil zuen Errenteriako Udalean PPko zinegotzi zen Manuel Zamarreñoren  alaba izango dira protagonistetako batzuk. Zerrenda osatuko dute: Juan Carlos Merino alkate izandakoa; Jose Angel Rodriguez zinegotzi sozialista; Xabier Oleaga Egunkaria auzia-gatik espetxean egondakoa eta bakegintzan aritutakoa; Imanol Aizkorreta 1983an talde parapolizialek bahitu eta torturatutakoa; eta Mikel Ugalde talde bakezaleetan ibilitakoa.

Errenteria aukeratu izana ez dela ausazkoa esan dute saioaren arduradunek, eta Xabier Madariaga aurkezleak elkarbizitzaren aldeko urratsak egiteko garaian, Errenteriako Udala eta Julen Mendoza alkatea aitzindari izan direla aipatu du.

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend