Jaizkibel herriena eta herritarrena dela esan dute, ez militarrena

jaizkibel.barrukoa

Martxa Lezoko plazatik abiatu zen.

Atzo egin zuten Jaizkibel mendiko eremu militarra deuseztu, eta zati horrek ere herrientzat eta herritarrentzat izan behar duela adierazteko martxa. Dozenaka herritarrek bat egin zuten hamarnaka talde eta eragilek deitutako mendi birarekin. Antolatzaileek herritarren erantzuna baikor baloratu dute, “urtetik urtera atxikimenduak eta jende kopurua gorantz doaz”.

Plazan bildu ziren parte hartzaileak. Handik frankismoan behartuta eta esklabu egoeran lanean izan zirenen barrakoietara joan ziren partaideak; Etxetxo Memoria Historikoaren Taldeko kideek horien gaineko azalpenak eman zituzten. Horren ondoren mendian gora jo zuten, tiro eremuraino. Han, Trapujaleek irudikatu zuten militarren eremuak herritarrentzat behar duela izan, zonaldean egin dituzten pistak kentzeko antzezpena eginez.

Ekitaldiaren ondoren, Gure Esku Dago-ko kideen ekimenez hamaiketakoarekin indarberritu ziren martxan izan zirenak.

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend