Erabilitako silo plastikoak jasoko dituzte hilaren 24an

Hilaren 22 eta 23an utzi beharko da soberan dagoen plastikoa, Ergoienen, Gurutzen, Karrikan eta Ugaldetxon jarriko dituzten puntuetan
silo plastikoa oiartzun

Sobran dagoen plastikoa datorren astean bota beharko da.

Oiartzungo Udalak silo plastikoen bilketa berezia egingo du hilaren 24an (datorren asteko ostegunean). Belar bolak biltzeko balio izan duen plastikoa hilaren 22 eta 23an utzi beharko da.

Urteko bigarren bilketa egiteko, herriko hainbat auzotako puntu jakin batzuetan utzi beharko da soberan dagoen plastikoa. Honakoak izango dira: Ergoienen, Arbelaitz bidearen sarreran; Gurutzen, Bizardia Elkartearen aurrean; Karrikan, Gaintzabal bidearen sarreran; eta Ugaldetxon, Txaparreko zintzilikarioen ondoan edo Zerradi poligonoko ekarpen-gunearen ondoan.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend