Baratze parkeak bost urte bete ditu, uzta ona emanez

Udaleko eta Kutxako Ekoguneko ordezkariek zein Baratze Parkearen erabiltzaileek bisita egin dute; martxa onean doala ziurtatu dute
baratze parkea lezo

Baratze parkearen funtzionamenduaren berri jaso du udalak.

Bost urte dira Lezoko Baratze Parkea martxan jarri zenetik. Gaur bisita bateratua egin dute bertara, hainbat eragileetako ordezkariek. Udalaren aldetik, Jesus Mari Martiarena alkatea eta Leire Beteta Ingurumen teknikaria izan dira. Kutxako Ekogunetik, berriz, Itsaso Olaizola eta Amalia Virto hurbildu dira. Baratzea bertatik bertara egunerokoan ezagutzen duten Andoni Pikabea —Lezoko Baratzea Parkea Elkarteko kidea— eta Axier Irastorza erabiltzailea ere han izan dira.

Ekoguneko eta elkarteko kideek udalari jakinarazi diote baratzeen funtzionamendua egokia dela, eta gauzak bere bidetik doazela.

Udalak eta Ekoguneak 2013an sinatu zuten hitzarmena, eta horren ondorioz, 60na metro koadroko 64 baratze ezarri zituzten San Pedro auzoaren atzealdean. Egun lau gutxiago daude, eta bi aldeen arteko akordioa 2021eko otsailean bukatuko da. Baratzeen esleipena, baina, datorren urtean bukatuko da, sei urterako egin baitziren. Udala aztertzen ari da esleipen horiek nola luzatu.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Hitza gurea da

 

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend