Kurkubi, mailaz igotzeko lauko finalean

kurkubi

Mailaz igotzeko konfiantza handia dute berdeek.

Asteburuan, saskibaloiko Euroligakoaz gain, bada beste Final Four bat. Eta bertan Lezoko talde bat dago: Kurkubi SBK. Gipuzkoako Hirugarren Mailatik, Bigarren Mailara igotzeko lauko finala izango dute jokoan, asteburuan, lezoarrek. Donostiako Benta Berri kiroldegian izango dira partida horiek, larunbatean finalerdiak, eta igandean finala.

Larunbateko finalerdia 20:00etan jokatuko du Kurkubik, Eibarko Katu Kaleren kontra: haiek dira igotzeko faboritoak, besteak beste, talde beteranoena delako. Bigarrena Antigua Luberri eta Easo taldeek jokatuko dute, 18:00etan. Bi neurketetatik garaile direnek finala igandean jokatuko dute, 12:00etan, Benta Berriko kiroldegian ere. Han erabakiko da nor igoko den lehen mailara, izan ere, irabazlea bakarrik igoko baita.

Sasoiko lehen fasea oso gogorra izan zen Lezoko taldearentzat. Bigarren fasean, berriz, jokatutako 10 partidetatik 9 irabazi eta bakarra galdu zuten berdeek. Final Fourrera iristeko partida, kanporaketa zuzena, 45-48 irabazi zioten lezoarrek Aloña Mendiri Oñatin.

Hori zuten sasoiko helburu: lauko finalera iristea. Behin bertan egonda, zergatik ez igo?

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend