Euskal Jaiak eta Sagardo Egunak indarrak batuko dituzte lehen aldiz

Hilaren 26an ospatuko dute Euskal Jai eraberritua; herriko hamalau eragileren artean, goizetik gauerako egitaraua prestatu dute
sagardo eguna oiartzun

Sagardo Eguna Euskal Jaiaren barruan sartu dute.

Hurrengo asteburukoa maiatzeko azkena izango da. Gorriz seinalatutako data da asteburu horretako larunbata, Sagardo Egunaren txanda izaten baita. Aurten 29. aldiz ospatuko dute sagardo festa, arratsaldez. Baina ez da eguneko festa bakarra izango. Izan ere, aurten estreinakoz, Euskal Jaiaren barruan ospatuko dute Sagardo Eguna. Iazko ekoizle berberek hartuko parte, eta datorren urtekoa XXX. ekitaldia izanik, ordurako indarrak gordeko dituzte, zerbait bereziagoa antolatze aldera.

Indarrak gorde ez ezik, herriko beste hainbat eragilerekin batera elkartuko dira, egun osoko jaialdi indartsua ospatzeko. Orain dela bi urte egin zuten lehen aldiz Euskal Jaia, Olarri dantza taldeak antolatuta, eta aurten hirugarren aldia izango da. Orain arte udaberriaren etorrerarekin batera ospatu dute, baina maiatzera atzeratu dute. Alegia, Sagardo Egunaren dataren truke izena utzi diete.

Goizetik goizaldera bitartean, dozena bat ekitaldi antolatu dituzte (ikus egitaraua behean). Honakoak dira Olarrirekin batera indarrak batu dituzten eragileak: Haurtzaro eta Elizalde dantza taldeak; Elizaldeko trikitilariak; Txost; Oiarpe; Emarri; Abaraxka; Kuadrillategi; Sagardo Eguneko antolatzaieak; bertsolariak; Ibargain, Herri Musikaren Txokoa eta Oiartzungo Udala.

Egitaraua

  • 10:30ean: Herriko dantzari gazteak eta trikitilariak kalez kale ibiliko dira, plazatik hasita.
  • 10:30ean: Bote luzeko erakustaldia Beheko Plazan, Txostek antolatuta.
  • 10:30ean: Esku pilota partidak Kontzejupean.
  • 11:30ean: Pasakako pilota partidak Kontzejupean.
  • 12:00etan: Emarriren erakustaldia Mendiburu kalean.
  • 12:30ean: Erromeria familian Kontzejupe plazan, Herri Musikaren Txokoaren eskutik.
  • 16:30ean: Kuadrillategiko gazteek antolatuta, pala txapelketa eta euskal karaokea Haurtzaro Ikastolan.
  • 17:00etan: Haur jolasak eta txokolate jatea Euskal Herria plazan.
  • 17:30ean: Olarri herriko dantza taldea herriko plazan.
  • 18:00etan: Sagardo dastatzearen hasiera, bertsolariekin.
  • 19:00etan: Ibargain musika eskolako ikasleen ikasturte bukaerako kontzertua, Elorsoro kiroldegian.
  • 20:30etik 21:30era eta 23:30etik 01:30era: Iratzar taldearekin, dantzaldia.
Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend