Lezoko udaletxean, LGTB bandera

lezo.lgtbbandera

Udaletxeko balkoian jarri duten bandera.

Gaur, hilak 17, Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Lezoko Udalak kolektibo horien eskubideen defentsa egin du eta haien eskubideak aldarrikatu ditu. Horregatik, udaletxeko balkoi nagusian LGTB bandera jarri dute.

LGTB mugimenduko kideak aitortzeaz gain, giza eskubideak defendatzeagatik erasotuak, jazarriak, atxilotuak edota hil dituzten LGTB kolektiboko pertsona guztiak oroitu nahi izan ditu udalak: “Sexu orientazioa eta genero nortasuna ezin dira inoiz iseka eta irainerako arrazoi izan, ezta eraso fisikorako ere, horiek portaera homofobo, lesfobo, bifobo eta transfoboen erakusgarri baitira”.

Udalak dei egin dio jendarteari diskriminazio ororen kontrako jarrera irmoan sakon dezala, eta LGTBfobiaren kontra borrokatzeak duen garrantzia nabarmendu du, “horrela lortuko baita, behingoz, jokaera heterosexista eta matxistekin guztiz amaitzea”.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend