Oreretako gazteei elkartasuna adieraziko diete bihar

'Ez da terrorismoa' goiburuarekin Herriko plazan elkarretaratuko dira bihar 19:00etan

Elkarretaratze bat Oreretako lau atxilotuen alde

Datorren astelehen eta asteazkenean (hilak 21 eta 23) epaituko dituzte joan den urteko martxoan Iruñean atxilotu zituzten hiru gazte oreretarrak, eta Beasaingo beste bat. “Desordena publiko terroristak” egotzi dizkiete laurei. Espainiako Auzitegi Nazionalean izango da epaiketa, eta fiskalak zazpi urteko espetxe zigor eskaera egin du guztientzat.

Atxilotu eta berehala, hiru gazte oreretarrak espetxeratzeko agindua eman zuen epaileak eta zortzi hilabete espetxean emanda, joan den azaroan irten ziren askatasunean behin behinean, epaiketa iritsi zain. Lau gazteei elkartasuna adierazteko elkarretaratzera deitu dute bihar Errenteria-Oreretako Herriko plazan Ez da terrorismoa goiburuarekin. 19:00etan izango da Herriko plazan.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend