250 kirolari elkartuko ditu Olinpiada Corazonistak

Telleri Alde ikastetxeak Olinpiada Corazonistaren hogeita hamaseigarren aldia hartuko du asteburuan.

Aurreko Olinpidada Corazonista baten irudia.

Telleri Alde ikastetxeak Olinpiada Corazonistaren hogeita hamaseigarren aldia hartuko du asteburuan. Olinpiada horietan Espainiako Estatuko ikastetxe corazonistetako 25 kirolarik hartuko dute parte ostiralean hasi eta igandera arte. Errenteriako Telleri Alde ikastetxeak  Valladoliden (Gaztela Leon, Espainia) lekukoa hartuko du aurten. Telleri alde Ikastetxean eta Galtzarabordako kiroldegian egingo dituzte olinpiadak, eta Madril, Bartzelona, Valladolid, La Mina  eta Moncayo (Zaragoza, Espainia), Haro (Errioxa, Espainia), Gasteiz, eta Donostiatik helduko dira kirolariak.

Saskibaloia, eskubaloia eta areto futbola egingo dituzte olinpiaden barruan.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend