50 urteko elkarbizitza omenduko dute madalenetan

Madalenen barruan egiten da omenaldia. Argazkia: HERRI BIZIA

Aurten urrezko ezteiak bete edo beteko dituzten errenteriarren omenez, madalenetan antolatuko den ekitaldian parte hartzeko izen ematea zabalik dagoela jakinarazi du udalak. Ekitaldi horretan omenaldia egiten zaie jaien barruan, 50 urte elkarrekin bete dituzten bikoteei.

Omenaldia jaso nahi dutenek, hala jakinarazi beharko dute udalean ekainaren 1a baino lehen, eta horretarako 943 44 96 11 telefono zenbakira deitu edo posta elektronikora mezua bidaltzea dute.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend