Ergoiendarrek hartuko dute festen lekukoa

Ekaineko bigarren asteburuan ospatuko dituzte festak
ergoiengo festak 2018

Festetako larunbatean ospatuko dute danborrada.

Arraguakoak izan ziren lehendabizi, eta Ergoiengoen txanda da laster. Santoniyuak ospatuko dituzte ekainaren 8tik 10era.

Ergoiengo Jai Batzordeak asteburu osorako ekitaldiak prestatu ditu. Nabarmendu daitezkeenen artean, Kataluniatik etorritako dantza talde baten eta suzko herensuge talde baten presentzia izango da. Horrez gain, larunbat gauean bertso saioa egingo dute. Ergoiendarrentzat sakratuak diren ekitaldiei, aurten ere, toki egin diete egitarauan.

Igande goizerako ez dute ekitaldirik prestatu, Ergoiengo Jai Batzordeak bat egin baitu Gure Esku Dago-k antolatutako giza katearekin.

Ekainak 8, ostirala

  • 18:30ean: Lehenengo suziria botako da Auzokalte inguruan, Lartaungo txistulari eta buruhandien laguntzarekin, sanantoniyuak iragartzeko.
  • 20:00etan: Kartelada, Auzokalten hasi eta auzoan zehar.
  • 22:00etan: Truk txapelketa, Auzokalte elkartean. Sari mundialak jokoan. Izena emateko epea ordu laurden lehenago itxiko dute.

Ekainak 9, larunbata

  • 10:00etan: Goiz eresia, Lartaungo txistularien eskutik.
  • 10:00etan: Ergoiengo IV. Ganadu eta Artisau azoka, Uztapide/Urtxale plazan. Ardi moztaileen erakustaldia egingo dute, eta jatekoak eta edatekoak egongo dira.
  • 12:00etan: Haurtzaro dantza taldearekin batera ariko da L’Arboçako (Katalunia) ball de bastons taldea. Uztapide/Urtxale plazan.
  • 13:30ean: Auzo bazkaria, Auzokalte elkarteak. Bakoitzak berea eraman beharko du.
  • 16:30ean: V. Intxixu Trail mendi lasterketa.
  • 17:00etan: Drac de Banyeres del Penedes suzko dragoiaren kalejira.
  • 19:00etan: Danborrada, Pakitik hasita.
  • 21:00etan: Bertso afaria Maialen Lujanbio eta Iker Zubeldia bertsolariekin. Afaltzera joan ez daitekeena, gero bertso saioa ikustera joan daiteke.
  • Ondoren, Uzi Cuzy, goizaldera arte.

Ekainak 10, ostirala

  • Eguerdian: Amulleta danborraren kofradiakoek auzoan kalejira egingo dute, txarangak lagunduta.
  • 13:00etan: Soinuenea bisitatzeko aukera, doan.
  • 14:00etan: Auzo bazkaria, Auzokalten. Txartelak Tolaren daude salgai.
  • 16:30ean: Gaztetxoen arteko pilota partidak.
  • Arratsaldean zehar: Haur jolasak Auzokalte inguruan.
  • 18:00etan: Gaztetxoentzako betizuak, elkartearen inguruan.
  • Ondoren, festak bukatzeko, zezen suzkoa eta azken suziria.

Ekainak 17, igandea

  • 09:00etan: Aitor Txikiren omenezko X. plater tiraketa, Arkaleko tiro eremuan.
Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend