[Bideoa] Berri Txarrak Proisan

Berri Txarrak taldekoak Proisako orubean

Berri Txarrak taldeko Galder Izagirre, Gorka Urbizu eta David Gonzalez San Pedron izan dira. Taldeak berak jakinarazi zuenez, Proisako orubean izan zen atzo hirukotea, San Pedron.

Nextor Otaño ‘Nexgraff’-ek margotu du Berri Txarrak-en grafiti ikusgarria Proisako orubean, eta Hamaika Telebistako MusikaZuzeneanTB saioak agertoki hori hautatu du hirukotearekin elkartu eta bihar (osteguna, hilak 31) 21:00etan  emango duten programa grabatzeko.

Berri Txarrak-ena, baina, ez da Proisako orubean dagoen grafiti ikusgarri bakarra. San Pedroko Otañotarrenak dira guztiak, aita (Aitor Otaño) eta semearen artean sortutakoak.

 

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend