Alkartasunak antolatu du Antxoko festa eta Illunbe Arraun Elkarteak Trintxerpekoa
Antxoko Sagardo Eguna Alkartasuna Dantza taldearen Kultur Asteari bukaera eman dio.
Azken astetan astebururo daude aukeran sagardo jaiak eskualdean. Lehengo astean Oiartzunen izan zen, eta aurretik ospatu dituzte Lezon, Irunen eta baita Errenteria-Oreretan ere. Asteburu honetan, azkenik, Pasaiaren txanda izan da.
Antxon, XXV. Sagardo Eguna ospatu zuten larunbatean, Alkartasuna Dantza Taldeak antolatuta. Festa arratsaldez izan zen arren, eguerditik igarri zen giroa barrutian, mutxikoan dantzara irten zirelako Gure Zumardira.
Trintxerpen Serafin Esnaolan elkartu ziren sagardozaleak, Trintxerpeko Illunbe Arraun Klubaren iniziatibaz. Arraun elkarteko boluntarioek zerbitzatu zituzten tragoak, baita mokaduak ere.
Bi barrutietan ibili zen jendea plazaren bueltan, sagardoa dastatu eta jai giroaz gozatzera.
Antxoko argazkiak
Trintxerpeko argazkiak (Argazkilaria: Olaia Barriuso)