'Zeihar soak' argazki sortan eguneroko bizitzan ateratako argazkiak bildu ditu zuberotarrak; hilaren 29ra arte ikus daiteke
‘Melankonia’ argazkia (Titika Rekalt).
Titika Rekalt (Altzabeheiti, Zuberoa; 1959) gizon polifazetikoa da. Pastoralak, kazetaritza lana eta aktore paperak egin ditu, besteak beste, bere ibilbidean zehar. Orain, berak ateratako makro-argazkiekin osatutako erakusketa batekin dabil aretoz areto.
Zeihar soak du izena argazki bildumak.
Bihartik —hilak 5, asteartea— aurrera, Oiartzunen ikus ahal izango dira bere argazkiak. Eguneroko bizitzan ateratako argazkiak dira, edozein situaziorenak: zabor ontziak, txori gorotza, zura zatiak… Argazki horiek “makro” izateak beste plastikotasun bat ematen diote. Rekaltek berak azaldu duenez, berak ez daki argazkiak egiten, eta ateratako erretratuak bere begiek ikusten dutena besterik ez da.
Argazkiak osatzeko, Sustrai Colina bertsolariaren testuak erakusketarentzat propio idatzitako baliatu ditu. Hilaren 29ra arte ikusteko aukera egongo da, udaletxeko pleno aretoan.