Traineruen denboraldia ate joka dator, eta bien bitartean Koxtapeko emakumeek garaipenak pilatzen jarraitzen dute. Atzo Espainiako Trainerilla Txapelketa irabazi dute Castron. Emakumeetan euskal ordezkari bakarrak izan dira aurten sanjuandarrak Espainiakoan, eta erraz gailendu dira. 13 segundoko aldea atera diete Riveira taldeko emakumeei.
Gizonetan Zierbenak irabazi du txapelketa, Bermeo izan da bigarren, eta Cabo da Cruz izan da hirugarren. Gipuzkoar bakarrak, oriotarrak, laugarren tokian helmugaratu ziren.
Sailkapena
San Juango mutilen trainerua, bestalde, Mutrikuko Ikurriña lortzeko lehian parte hartu du asteburuan, eta zazpigarren izan dira Itsasoko Amak irabazitako estropadan. Hondarribia izan da bigarren eta Urdaibai hirugarren, Kaiarribaren aurretik.
Mutrikuko sailkapena