Dozenaka lezoar elkartu dira Karlos Saldiseko elkarretaratzean, Altsasuko gazteen kontrako epaia eta horien atxiloketa salatzeko asmoz.
Elkarretaratzearen une bat.
Altsasuko gazteen epaiaren kontra, eta atzo bertan izan ziren atxiloketak salatzeko, elkarretaratzea egin zuten atzo arratsean dozenaka lezoarrek Saldise plazaren ondoan. Pankartaren atzean zeudenek haserrea agertu zuten, ez zaie bidezkoa iruditu Altsasuko gazteekin gertatzen ari dena. Euskal Herriko herri askotan ere egin zituzten gisa horretako bilkurak,
baita Altsasun ere.
Sententziaren eta atxiloketen kontra egiteko kalera ateratzeko deia egin dute hainbat eragilek.
Manifestazioa egingo da Iruñean hilaren 16an auzipetuei babesa adierazteko.