[Bideoak eta galeria] Pasaitarrak, Itziarren, eskutik eskura

Itziar izan zen Gure Esku Dago-ren giza katean Pasaitarrentzat topaleku. Autobideko irteeratik gertu San Pedro eta Trintxerpekoak, eta beherago Antxo eta Donibane. Errepide bazterrak kolorez bete zituzten ehunka pasaitarrek, eta eskutik lotuta, askotariko aldarriak, baina guztietan bat nagusia: erabakitzeko eskubidea.

Animazioa etxetik eraman zuten antxotarrek; DJ Karlos, Mutxikoak,… dantza egiteko aukera ez zen falta izan itxaron bitartean, eta jatekoa ere bermatu egin zuten, Antxoko sukaldari talde ospatsuenaren eskutik.

12:00ak gerturatu ahala, baina, jende gehiena, giza katea osatzeko beharren arabera, errepidean gora edo behera mugituz aritu zen, antolatzaileen esanetara, beti ere giro onean, olatua eginez,… herri libre bat aldarri.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend