Lezoarrak ere atzoko giza katean izan ziren, ehunka gainera. Giro ederrean bizi izan zuten Getaria eta Zarautz arteko bidea.
Lezoarrak, Getariako frontoian, katean jarri aurretik.
Ehunka lezoar izan ziren atzo herritik Getaria aldera joan zirenak, Gure Esku Dago-ren giza katean parte hartzera. Lehenik, herritik joandakoak Getariako pilotalekuan bildu, eta ekitaldia egin zuten. Ondoren, giza katea osatu zuten, Getaria eta Zarautz artean.
Jarritako helburua beteta eta erraz gaindituta (500 pertsona), eta giza kateari ekarpen handia eginez, giro ederrean joan zen lezoarrek egin zuten tartea. Eguraldiak asko lagundu zuen. Pozik ekin zioten Gure Esku Dago-k historikotzat eman duen mobilizazioari. Eta etxera ere pozik itzuli ziren lezoarrak.
Ondokoak, atzo lezoarrek katean izan zuten partaidetzarenak dira, Mikel Arrutik bidalitakoak eta
Lezoko Gure Esku Dago-ren Facebook orritik jasotakoak.