Ostiralean hasiko dira Gaztañoko jaiak: kontzertuak, haur jolasak, txapelketa, herri afaria... aurten ere eskaintza zabalarekin datoz.
El Quinto Con Tenedor, Patxukonice, Northern Pride eta Pecozza Sound taldeak arituko diraGaztaño auzoko jaiak helduko dira ostiralean, eta urtero bezala egitarau zabala eta aberatsa prestatu dute. Galiarrek hartu zuten iazko jaietan auzoa edabe magiko eta guzti, eta aurten berriz, errepublika independenteak beste errepublika batera egingo du jausi: Kubara. Azken horren inguruan antolatuko dute larunbateko herri afaria. Urtero bezala kontzertua, herri afaria, haur jolasak, txapelketak… antolatu ditu jai batzordeak auzotarren zein kanpotik heldutakoen gozamenerako. Kirolak ere izango du tartea, herri krosa antolatu dute zazpigarrenez, eta ondoren haur krosa izango da. Bizikleta kronoeskalada ere errepikatuko dute.
Txupinazoa 19.00tan botako dute, Maritxu hodei beltzetik lokal berrira zuzenean jaisten den unean, eta ordubete beradago zabalduko dute Iratxo iturria sagardoa bertatik dastatzeko. Ostiralean bertan antolatu dute Gaztañorock kontzertua Stepi Selektha, Mr Pongo Band, Dantzal Sound eta Urbi Selektah, eta Korumba taldeekin.
Gaueko ajea kentzeko larunbatean herri lasterketak esnatuko ditu auzotarrak. Musikak ere ez du kale egingo larunbatean, eta gaztetxean lehenik, El Quinto Con Tenedor, Patxukonice, Northern Pride eta Pecozza Sound taldeak arituko dira, eta Gaztañoko karpan berriz Kubako Son kandela taldea eta DJ Bull.
Igandean, haurrena izango da arratsaldea apar eta uraren festekin.
Hiru egunez hamaika ekitaldi eta adin guztiei begirako egitaraua antolatu du Gaztañoko jai batzordeak. Ez da horrekin amaituko ordea. San Juan egunean ere antolatu dituzte ekintzak, udari merezitako ongietorria emateko. Protagonista nagusia, Arramendi magaleko sua izango da, baia aurretik ere ikuskizuna antolatu dute, baita zezen suzkoa ere.
Egitarua
Ostirala, 15
- 16:00: Futbito 3 txapelketa.
- 17:30: Lujindar ahizpak pailazoak.
- 19:00: Txupinazoa eta Maritxuren jaitsiera. Ondoren, buruhandiak.
- 20:00: Iratxo iturria zabalduko dute.
- 20:00: Futbito 3 txapelketa finala.
- 20:30: Patata tortila lehiaketa.
- 23:00: VII Gaztañorock kontzertua: Stepi Selektha, Mr Pongo Band, Dantzal Sound eta Urbi Selektah, eta Korumba taldeekin. Gaztetxean ordu txikitan DJak.
Larunbata, 16
- 10:30: Gaztañoko VII. Krossa eta jarraian VI Haur krossa. Sariak banatu eta gero pintxo poteoa.
- 12:00: Txirrinda kronoeskalada.
- 16:00: Mus Txapelketa.
- 17:00: Haur jolasak.
- 20:00: Poteo musikala.
- 21:00: Afari herrikoi kubatarra. Ondorem. bingo musikala.
- 23:00: Kontzertua gaztetxean: El Quinto Con Tenedor, Patxukonice, Northern Pride eta Pecozza Sound taldeak arituko dira.
- 00:00: Gaztañoko karpan Son kandela talde kubatarra eta ondoren DJ Bull.
- Goizaledean, Sorginen edabe magikoa.
Igandea, 17
- 12:00: Toka eta bote txapelketa.
- 14:00: Auzoko gazte izandakoei bazkaria.
- 17:00: Apar festa eta ondoren uraren jaia.
- 18:00: Son pa bailar taldearen kontzertua.
- 18:30: Gaztañotik mundura.
Larunbata, 23 Sorginen gaua
- 17:00: Haurrentzako herri kirolak.
- Arratsaldean zehar, txorizoa, sahieskia, txingarra…
- Iluntzean ikuskizuna eta ondoren sua piztea, bideo emanaldia eta suzko zezena.