[Bideoa] Astelehenean zabalduko dute musika eskolan izena emateko epea

Datorren ikasturtean musika eskolan matrikulatu nahi dutenek datorren astetik aurrera izango dute horretarako aukera. Musika eta dantza arloetan prestakuntza praktikoa eskaintzeko helburuz, ikastaro eskaintza zabala aurkeztu du aurten ere Pasaia Musikalek.

Musika eskolako arduradunek nabarmendu dutenez, eskolan arreta handia eskaintzen diote Lehengo Mailari, helburua, beti ere “txikienei musika hurbiltzea delako, haiengan musikarekiko eta artearekiko sentiberatasuna pizte aldera”. Jolas giroan estimulazioa lantzen dute haur txikienekin.

Horrez gain, eskolan, musika praktika kultura osagarri gisa bultzatzen dutela azaldu dute, “musikarekiko bokazio eta gaitasun berezia duten ikasleak musika ikasketa profesionalera bideratuz”. Bestalde, formakuntza osagarri gisa, taldeko praktika musikala sustatzen dute, “bai instrumentala eta baita kantu zein dantza ere”.

Berritasunak

Proiektu musikal berriak martxan jarriko dituzte datorren ikasturtean,  “zentroak eskaintzen duen ikasketa aukeretatik at, musika ikasleen desio eta griñak” ezagutu eta asetzeko asmoz. Horregatik, aurrez jaso dituzten eskaerei erantzun asmoz, proiektu musikalen  barruan, kajoi eta teklatu kurtsoak eskainiko dituzte.

Hezkuntza eskaintza zabalaz gain, erraztasun handiak eskaintzen dituzte Pasaia Musikalen. Pasaian erroldatuta daudenek diru laguntzak lortzeko aukera dutela ohartarazi dute, eta  eskolak ikasleei uzteko musika trenak dituela jakinarazi dute baita ere.

Matrikulazioak Trintxerpen, Donibanen eta Antxon izango dira. Bideoan eta ondorengo estekan, zehaztasunak.

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend