Iruñean izandako istiluen harira auzipetutako hiru gazte oreretarren eta beasaindar baten kontrako epaiari helegitea jarri dio Jose Perals Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak.
Oreretako gazteak pasa den azaroan irten ziren aske behin behinean.
Iruñean izandako istiluen harira auzipetutako hiru gazte oreretarren eta beasaindar baten kontrako epaiari helegitea jarri dio Jose Perals Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak.
Bina urteko zigorra ezarri zieten lau gazteei, eta hilabete hasieran eman zuen ebazpenaren berri auzitegiak. Fiskalak, gertakari horiek terrorismo delitu gisa zigortzeko eskatu du orain, eta laurentzat zazpi urteko zigorra eskatu du.